Antiguoko, Comillas, Lasartearrak eta Bansander Azken Fasean izango dira

.

Amaitu da Azpeitia Cup-eko Sailkapen Fasea. Hiru egun ezberditan, 42 futbol talde izan ditugu Azken Fasea jokatzeko aukeraren lehian. Gaur larunbata, lehen bi egunetan sailkaturiko 16 talde izan ditugu.  Talde, jokalari guztiek eman dute beraien onena partida guztietan, baina azkenean golek eta puntuek erabakitzen dute eta hauek kontuan izanik lau talde hauek izango ditugu ekainean Azken Fasean jokatzen: Antiguoko, Comillas, Lasartearrak eta Bansander.

Zorionak guztioi eta eskerrik asko Azpeitira eta futbol zelaietara gerturatu zareten guztioi. Ekainean ikusiko gara berriro.

Beste 8 futbol talde klasifikatuak

.

Beste egun bat futbol partidaz beteta, eta iadanik ezagutzen ditugu biharko Sailkapen Fasea jokatuko duten 16 taldeak nortzun diren. Aurreko astean klasifikatu ziren 8 taldeez gain, hauek ditugu bihar Azken Faserako txartela irabazten saiatuko diren beste taldeak:

  • E multzoa: Comillas eta Orioko
  • F multzoa: Logroño eta Lasartearrak
  • G multzoa: Peña Galdames Ath. Club eta Sanse
  • H multzoa: Barrika eta Gimnástica Torrelavega

Emaitza guztiak eta biharko partiden ordutegiak web orrian dituzue.

Emaitzak eta ordutegiak ikusi.

Baditugu iada sailkapen faseko lehen sailkatuak

.

Larunbatean hasi zen Azpeitia cup 2018ko Sailkapen Faseko lehen tanda. 22 futbol taldek ahal zuten guztia eta gehiago eman zuten beraien partidetan, harrobi politak datozela ikusi ahal izan zelarik.
Amaieran hala ere, golak eta puntuak dira txapelketan aurrera jarraitzeko kontatu beharrekoak, eta emaitza guztiak kontuan izan ondoren hauek ditugu multzo bakoitzeko sailkatuak:

    A Multzoa
  • Antiguoko
  • Bansander
    B Multzoa
  • Kostkas
  • Trintxerpe
    C Multzoa
  • Solares Medio Cudeyo
  • Abadiño
    D Multzoa
  • Vasconia
  • Aurrera Ondarroa

Larunbateko emaitza guztiak web orrian dituzue eta hauekin batera hurrengo fasera pasa diren taldeak iadanik beraien multzoetan sartuta ikusiko dituzue. Multzo hauek hurrengo ostiralean, abenduak 29an, jokatuko diren beste partidekin osatuko dira. Zorte on guztioi eta hurrengo asterarte!

Partidetako ordutegiak eta emaitzak ikusi.