Non gaude

Futbol Txapelketa honetaz baliatuz, Iraurgi Bailara ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, hemen sartzen da Azpeitia herria, Azpeitia Cup futbol txapelketa jokatuko den lekua. Herri hau Gipuzkoako bihotzean kokatzen da, eta paisaia ezin ederragoaz inguratuta egoteaz gain, historia eta arte-ondare haundiko lekua da.

Gure bailara Azpeitia eta Azkoitia herriek osatzen dute, Euskal Herriko bihotz bihotzean kokatuta, hiru euskal hiriburuen bide erdian dago: Donostia (40 min.), Bilbo (45min.) eta Gasteiz (50 min.).