Azpeitia Cup 2018 - Informazio orokorra

ADISKIDETASUNAREN TXAPELKETA bi fasetan banatzen da:

Sailkapen Fasea

  • 2018-ko abenduak 23, 29 eta 30 egunetan, Azpeitiko (Gipuzkoa) futbol zelaietan jokatuko da.
  • Aurretiko izen emate baten bidez, edozein herrialde, eskualde edo probintziako klubak parte hartu ahal izango du.
  • Klub bakoitzak nahi dituen alebin (2007) futbol taldeak izen eman ahal izango ditu.
  • 4 talde finalistek txapelketako Azken Fasean jokatzeko eskubidea izango dute. Bertan Barcelona, Real Madrid, Espanyol, Valencia, Real Sociedad, Ath. Bilbao, Villarreal, Sevilla, At. Madrid, Celta de Vigo, Betis, e.a. bezalako futbol talde handien aurka jokatzeko aukera izango dute.

Azken Fasea

  • Azpeitian, 2018ko ekainak 8, 9 eta 10 egunetan jokatuko da.
  • Bertan estatu osotik etorritako izen handiko hainbat taldek jokatuko dute.
  • Sailkapen Fasetik irtetzen diren lau taldeak, Azken Faseko taldeekin batera bazkariaz gozatzeko aukera izango dute.